- enero 24, 2023
- Posted by: irakasleak zaldibar
- Categories: 1.curso, 2.curso, 3.curso, 4.curso, 5.curso, 6.curso, Educación infantil, Educación Infantil 2 años, Educación Infantil 3 años, Educación Infantil 4 años, Educación Infantil 5 años, Educación Primaria, General
ZALDIBARKO BERBALAGUNA
Euskaraz hitz egin nahi duzu baina ez daukazu norekin? Euskaraz hitz egiteko ohitura berreskuratu nahi duzu hizkuntza praktikatuz? Euskara ikasten ari zara eta hau praktikatu nahi duzu? Zure herrian euskaraz gehiago egin dadin nahi duzu? ANIMATU ETA PARTE HARTU!
Astean behin biltzen gara, ordu betez, euskaraz hitz egiteko. Honetaz gain ekintza osagarriak ere antolatzen ditugu. Ikasturte honetan mahai jolasak, mendi irteera eta afari merienda egin dira, eta ekintza gehiago prestatzen ari gara.
PROBATU EZ DUENAK EZ DAKI ZER DEN HAU! Euskara praktikatzeko ezagutzen duten aukerarik onena dela diote parte hartzaileek. Asko dira Mintzapraktikan hasi eta gaur egun beraien lagunekin, familiakoekin, lankideekin euskaraz aritzen direnak, euskaraz egiteko ohitura hori inguruko jendearengana zabalduz eta hizkuntza hautuetan eraginez.
IZEN EMATEA:
- 688 722 989 (Whatsapp bidez).
- zaldibarkoberbalaguna@gmail.com
- eus/zaldibarkoberbalaguna
- Udaletxe ego liburutegian dauden esku orrien bidez.