Familiak

Gure ikasleen gurasoak ere hezkuntza komunitate honen parte direlako, elkarren arteko interkomunikazioa sustatzeko sortutako txokoa da hau.

Oharrak

Maila bakoitzari buruzko azken oharrak aurkituko dituzue txoko honetan.

Sartu eta ikus!

Haur Hezkuntza

2 urteko gela

3 urteko gela

4 urteko gela

5 urteko gela

Lehen Hezkuntza

1. MAILA

2. MAILA

3. MAILA

4. MAILA

5. MAILA

6. MAILA

Gatikena

GATIKENA

Guraso Elkartea

Gurasoak hezkuntza komunitate honen parte garrantzitsua direlako,
hauen ekarpenak biltzen dituen Guraso Elkartearekin, ikasleen
heziketa prozesua eraikitzen dihardugu elkarlanean.

PARTAIDEAK

– Iñaki Zabala Amuriza
– Jasone Elorriaga Garitaonandia
– Israel Bellota Estévez
– Janire Garzón Quintana
– Ioan Florin Petrescu
– Alberto Gallardo Hernández
– Oiane Gangutia Cobos
– Igor Asua Real
– Maria Pascual Torres
– Naiara Ramos Azurmendi
– Leticia Rivadulla Miguel
– Mikel Carrillo Cavero
– Ainara Otaolea Ereñaga
– Nora León García
actividades-extraescolares

Eskolaz kanpoko ekintzak

Ikasleek heziketa integrala, hau da, arlo ezberdinak lantzeko aukera izan dezaten, eskolaz kanpoko jarduera aukera anitza eskaintzeko ahalegina egiten dugu. Ikasleen parte-hartzea eta norbere zaletasunez gozatzea sustatuz.

Hau da eskolaz kanpoko ekintzen zerrenda:

1. Multikirolak
2. Inglesa
3. Street dance
4. Robotika
5. Psicomotrizitatea
6. Marrazketa
7. Igeriketa

Osasun gomendio eta arauak

Ikasle guztien osasuna bermatzeko gomendio eta arau hauek jarraitzea beharrezkoa da: ikasleren bat gaixorik dagoenean familiak ez du eskolara bidaliko, beste ikaskideak kutsatzeko arriskua dago eta. Ikasleren batek medikuaren beharra duen bakoitzean eskola familiarekin kontaktuan jarriko da umearen bila etortzeko eta medikuarengana eramateko. Etxekoekin hitz egitea ezinezkoa den kasuetan, ikaslea herriko anbulatoriora eramango luke eskolako irakasleren batek (salbuespen kasua).

Gaitz kutsakorren bat dagoen kasuan ikaslea etxean geratu beharko da osatu arte.

Ikasleren batek alergiaren bat badauka medikuaren agiria ekarri beharko du eskolara lehen bait lehen.

Zauria urarekin garbituko zaizkie. Kolpeen kasuan izotza jarriko zaie.

Buruko kolpe baten aurrean etxera deituko da ikasleari gertatutakoaren berri emateko eta kasu hauetan etxera joatea edo medikuarengana eramatea hobesten da.

Zorriak daudenean tutoreak email bat bidaliko du eta familien ardura izango da hau zaintzea ikasturte osoan zehar. Famili guztien inplikazioa behar da arazoa bideratu ahal izateko.

Prozedura gida (PDF)

Eskolan ez da botikarik emango. Salbuespen modura eta kasuan kasu, pediatrak horrela adierazita(dosia, ordua…), ezinbesteko kasuetan, eskolan eman ahal izango zaio, hala ere lehen dosia etxean emango zaie.

Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eman ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean, cookie-ei buruzko informazioa ezagutzeko eta gure taldeari webguneko zer atal interesgarri eta erabilgarri dituen ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.