Instalazioak

Hezkuntza beharretara egokitutako kalitatezko azpiegiturak, herrigunean kokatua eta jasangarritasuna zein irisgarritasunarekin konprometitutako eraikinak.

Ikasgelak eta espazio komunak

Maila guztiak eskola esparru berean aurkitzen dira, herriko hezkuntza zerbitzu guztiak Zadibar erdigunean aurkitzen direlarik.

Ikasgelak mailaren arabera ikasleen hezkuntza beharretara egokituak daude, erronkei erantzuteko prestatutako espazioak dira: zirkulazio librerako, harremanak garatzeko, autonomia lantzeko… Guztiak arbel digital batez hornituak daude eta beharrezko azpiegitura digital zein materialez osatuak. Espazio komunei dagokienez, musika gela, informatika gela, erabilera anitzeko gela, liburutegia eta jangela ditugu, kasuan kasuko beharretara egokitutako materialarekin hornituak.

Kirol instalazioak

Eskolak, frontoia eta kiroldegia ere badauzka bere esparruetan, ikasleen erabilerarako. Kirol jardueretara egokitutako espazioak dira, nahiz eta beste hezkuntza jarduera batzuetarako ere erabiliak izan daitezkeen.

Eraikin bi hauek erabilera publikokoak izanik, eskola orduetatik kanpo ere erabili daitezke.

Psikomotrizitate gela

Haur Hezkuntzako ikasleen psikomotrizitate garapena lantzea helburu duen espazio egokitua da. Mugimenduaren bidez ikasleen garapen siko, psikiko eta soziala ahalbidetzen, errazten eta suspertzen duen gaitasuna lantzeko espazioa da.

Amesten dugun patioa

Ikasleek, hezkuntza komunitatearen parte garen eragile guztiekin elkarlanean, sortutako proiektua da hau, Zaldibarko Eskolarako “Amesten dugun patioa” eraikitzeko proiektua.

Hezkuntza, jolasa eta naturak bat egiten dute amesten dugun espazio honetan.

Amets hau egi bihurtzeko, lanean jarraituko dugu.