Zerbitzuak
Eskolan zerbitzu eskaintza osoa dugu, zerbitzu guztiak hezkuntza proiektu baten parte direlarik.
Jantokia
Otorduak heziketa pedagogikoaren parte dira Zaldibarko eskolan, jatordua une osasuntsu eta jangela espazio atsegina izatea da gure xedea. Osasuna sustatuz, bai elikaduran zein jarrera eta harremanetan.
Egun, eskolan bertan sukaldatutako menua eskaintzen dugu eta AUZOLAGUN enpresak janaria ekartzen digu. Baina etorkizun hurbilean, gure helburua menua bertako produktuekin prestatua izatea da.
Ordutegia
- 1. txanda: 12:30 – 13:30
- 2. txanda: 13:30 – 14:30
Liburutegia
Irakurzaletasuna sustazea da liburutegi zerbitzuaren xedea. Ikastetxeko errekurtso materialez baliatuz, ekintza kultural eta sorkuntzarako espazio bat izango da liburutegia. Gure ikasleei liburuen aniztasuna erakutsi eta hauetaz gozatzen irakastsiko diegu.
Ordutegia
- Goizez: 9:00 – 12:30
- Arratsaldez: 14:30 – 16:30