Hezkuntza

Jakintza eraikitzen den prozesu bat denez , gure eskolan konstruktibismoan (Haur Hezkuntza) eta proiektu globalizatuetan (Lehen Hezkuntza) oinarritutako lan metodologiak eramango ditugu aurrera, Ikaskuntza Kooperatiboa-Kooperatuz Ikasi ikasketa prozesua laguntzaile delarik: modu kolaboratiboan, elkarri lagunduz eta ikasleen arteko lankidetza bultzatuz, ikasleei baliotsu sentitu arazten dion metodologia. Hezkuntza proiektu honen baitan hiru garapen mota landuko dira:

GARAPEN AFEKTIBOA

Autokonfidantza eta oreka emozionalean oinarrituta, jarrera aktiboa eta eraikitzailea garatzea.

GARAPEN SOZIALA

Hezkidetzan eta elkarbizitzan oinarrituta, bizimodu eta iritzi anitzen errespetua, berdintasuna eta bizikidetza positiboa oinarri diren gizarte batean bizitzen ikastea; talde lanerako gaitasuna garatuz.

GARAPEN KOGNITIBOA

Ikasten eta pentsatzen ikastea, ikasitakoa eguneroko erronkeei aurre egiteko erabiltzeko.

Hezkuntza proiektua deskargatu

Ebaluazio irizpideak deskargatu

Haur hezkuntza

2-5 urte bitarteko hezkuntza

Haur Hezkuntzan, umeen interesetatik abiatutako proiektuak egiten ditugu, ume eta familien parte hartzea sustatuz.

Lehen hezkuntza

6-12 urte bitarteko hezkuntza

Talde lanean, partehartzea sustatuz, proiektuka egiten dugu lan era globalizatuan kooperatzen ikasiz eta ikasten kooperatuz, oinarrizko konpetentzien garapenean ibilbidea eginez.